Historia

ORE, 1973-2014

Ordizia Rugby Elkarteak  (ORE) 1973an hasi zuen bere ibilbidea. Honek esan nahi du 40 urte bete ditugula ia  Ordiziako eta Goierriko, ordiziarren eta goierritarren kirol jarduerari lotuta.

Asko izan dira, eta dira, lau hamarkada hauetan klubeko bizitzan parte hartu duten gazte goierritarrak. Baita bailarakoak ez direnak ere.  Estatuan eta beste hainbat herrialdetan zehar, Italia,  Portugal, Frantzia, Eskozia, Gales, etab., eraman dugu Ordiziaren izena. Eta harro, gainera.

Duela urte batzuk, lehenengo taldeak izena aldatu zuen, AMPO Ordizia hartuz. 2005ean jaso genuen aparteko fruitu gozoa: Ohorezko Dibisiora iritsi ginen, estatuko maila altuenera, hain zuzen. Oraindik ere gozatzen ari garen aurrerapausoa da, hain juxtu, eta urteetako lan onaren eta pertsona ugarien emaitza.