Dublinen da Labe Lan taldea

irlandara

Ordizia Rugby Elkarteko 16 urtez azpiko taldea Irlandan da asteburu honetan. Denboraldi osoa egin dute jokalari, delegatu, entrenatzaile eta gurasoak lanean euren ametsa betetzeko eta hortxe saria: Dublinera bisita eta Wanderers taldearen kontrako partida.

Ostiralean –atzo- irten zen 45 lagunez osatutako delegazioa.  Igandean 12:30tan jokatuko dute Wanderersen kontrako partidua. Horrez gain, Croke Park estadio historikoa eta Aviva Stadium-a bisitatuko dituzte. Irlandako errugbi selekzioak Avivan  jokatzen du. Partiduren bat ikusteko aukera ere izango dute. Astelehenean itzuli da taldea etxera.

Zorionak eta ondo pasa, ekipo!

Argazkian, taldea atzo irten eta gero.