Valentin Cruzek, Christian Rustek eta Geronimo Albertariok kontratua berritu dute

Cruz, Rust eta Albertario Altamirako estadioan arituko dira Ordiziarekin errugbiko Ohorezko dibisioan hurrengo denboraldian ere. Hiruek taldean jarraitzeko gogoa adierazi dute eta Klubarekin izandako negoziaketetan aurrera pausoa emateko apustua egin dute.

Hiru kontratuon berrikuntzekin Ordizia Rugby Elkarteak orain hilabete batzuek abiatu zuen egitasmoa gauzatzeko lehen pausua eman du, aurten lehen taldean jokatu duten jokalari profesionalak berritzea. Pauso honekin, datozen urteetarako martxan jarri duen proiektua egonkortzea da helburua eta etorkizunerako oinarriak jartzen jarraitzea.

Klubak, baina, datorren urteko seniorren lan-taldea osatzeko lanean jarraitzen du.

Ainhoa Murielen argazkietan, ezkerretik eskuinera, Cruz, Rust eta Albertario.

33121969153_8fa36f03c1_k  33605766766_6cc97ecc95_k