Santanderrera bidaia

buSantanderHilaren 23an Ampo Ordiziak Santanderrera bidaiatuko du liga erregularreko azken partidua jokatzeko. Senor Independienteren kontra izango da eta playofferako txartela lortzeko bi taldeek garaipena nahiko dute.

Zaleen bultzada beharko da saria lortzeko. Hala, klubak autobusa antolatu du Santanderrera joateko. Garraioa, partidurako sarrera eta taldearekin bazkaria, hirurak eskaintzen dira 45 euroen truke helduentzat eta 25 eurotan gaztetxoentzat. Interesatuek OREko konturen batean egin behar dute diru sarrera hilaren 19rako euren izena jarriz eta ‘Santander’ hitza ere adieraziz.

Kontu zenbakiak hauek dira:

KUTXABANK: ES88 2095 5073 04 1063226491

LABORAL KUTXA: ES49 3035 0054 53 0540004395

Autobusa 8:00etan irtengo da Ordiziako Zuhaizti/Arboledatik.

Informazio gehiago nahi duenak info@ordiziarugby.eus helbidera idatzi dezake.