AMPO ORDIZIA 10 – Silverstorm El Salvador 33

ampo-salvador1Lan ona egin zen atzo Altamiran partidua galdu arren

Partidua hasi eta geroxeagoko  hamar minutuak eta amaierako hamarrak nahikoa izan ziren diferentzia nabarmendu eta Altamiran jokoan zeuden bost puntuak Silverstorm El Salvadorrek eramateko. Markagailua zazpigarren minuturako estreinatu zen bisitariek sartutako entsegu batekin. Erantzuna lau minutura izan zen,  Ampo Ordiziaren zigor kolpe baten ondoren. Hasiera orekatua izan zen, 3 eta 5.

Hamalaugarren minutuan izan zen neurketaren lehenengo une esanguratsua. Unai Lasa kanporatua izan zen falta errepikatzeagatik eta aurkariek egoerari probetxu atera zioten, entseguak sartuz. Markagailua 3 eta 19 jarri zen, aurkaria sendo agertzen zen eta partidua aldapa gora bazirudien ere, Ampo Ordiziak ez zuen etsi eta Lasa itzultzean neurketak oreka berreskuratu zuen.

24 eta 26. minutuetan El Salvadorrek bi jokalari galdu zituen, txartel horiak ikusita, eta Ampo Ordizia aukeraz baliatu zen 29.enean entsegua eginez. Cruzek sartu zuen eta Rustek bi tanto gehiago egin zituen makila artean sartuta. Segidan Lander Mujika atera zen zelaira, Cruzen lesiogatik. Atsedenean, 10 eta 19.

Bigarren zatia orekatua izan zen. 29 minutu pasatu ziren markagailuan aldaketarik ikusi gabe. Ordiziarrak entsegua  lortzear egon ziren, baina partidua bukatzeko 11 minutu falta zirenean bisitariek entsegua lortu zuten eta azkena denbora amaitzeaz zenean, azken hau Blancok –eguneko Amporen aurkari hoberenak- lortuta.  Makila artean sartuta, 10 eta 33 amaitu zen lehia Silverstorm El Salvador sailkapeneko 1.lekuan finkatuz.

okorrean, esan daiteke bi taldeetako aurrelarien lana orekatuagoa izan zela. Atzean, ordea, finago aritu zen El Salvador. Ampori dagokionez, partidura deitutako guztiek jokatzeko aukera izan zuten eta harrobiko  13 jokalari  ikusi ahal izan ziren zelaian. Hala, talde teknikoaren lana nabarmenduz, etxeko gazteen bilakaera positiboa dela uler daiteke.

21.jardunaldia amaitzean, liga erregularreko 7.postuan da Ampo Ordizia, Senor Independientek baino bi puntu gutxiagorekin. Datorren astean azken partidua jokatuko da, Santanderko San Romanen hain juxtu, Senorren kontra. Emaitzaren arabera erabakiko da play offerako txartela.