Bultz KORRIKAri!

korrikaOREpetoaLarunbat honetan KORRIKA Ordiziara iritsiko da. Bitan pasako da udalerritik eta bigarren txandan eramango du lekukoa Ordizia Rugby Elkarteak. Hala, goizeko 07:22ak aldera Andres Urdanetaren estatua ondotik Eider Mujika jokalariak hartuko du lekukoa elkartearen izenean. Euskalerria kalean gora egingo du, Garagartzara eta hemendik behera Ordizia kalean Udaleko ordezkariei pasatuz.

Jakina, elkarteko kide eta zale guztiak zaudete gonbidatuta Eiderren ondoan KORRIKAri eta EUSKARAri bultz egiteko. Animatu!