COMPLUTENSE CISNEROS 22 – AMPO ORDIZIA 17

Madrilen izan zen AMPO ORDIZIA larunbatean Complutense Cisnerosen kontra partidu zaila jokatzeko. Baja garrantzitsuak zituen Ordiziako taldeak, baina baita ordainetan etxera zerbait ekaitzeko ilusioa ere.  Aurrean zuan taldeak maila altua du. Partiduak talde bakoitzarentzat zati bana izan zituen.

Lehenengo zatian Complutense Cisnerosen lana efektiboagoa izan zen: hiru entsegu sartu zituen, eta bat Ordiziak. Bigarren zatian AMPOk lan hobe egin zuen: 10 eta 3ko partziala izan zen, entsegu batekin.

Hala, lehenengo zatian AMPOk hartu zuen aurrea 8.minutuan Oier Goiak entsegua lortu eta Cruzek makila artean sartutkota baloiari esker. Neurketak itxura ona hartu zuen, baina Cisnerosek aukerak hobeto aprobetxatu zituen. 14.minutuan lehenengo entsegua egin zuen Motari esker eta Hernándezek bi tanto gehiago erantsi zituen. Sei  minutu ondoren presioaren eraginez bigarrena sartu zuen etxeko taldeak, aurretik jarriz.

28.minutuan Juan Perez horiarekin kanporatua izan zen. Abantaila aprobetxatu zuen Madrilgo taldeak, sei minutu geroago bere hirugarren eta azken entsegua lortuz. Bi puntu erantsuta atseden ordua iritsi zen 19 eta 7 emaitzarekin.

 

Bigarren zatia parekatua

Bigarren zatia ez zen ondo hasi Ordiziarentzat, Valentin Cruz eta Xabier Fajardo aldatuta. Etxekoak presio handia ezarri zuen eta AMPOk defentsako ahalegin handia egin behar izan zuen. Zigor kolpe bana lortu zuen talde bakoitzak minutu horietan.

Ordiziarrek arriskua madrildarren zelaira eraman zuten pixkanaka eta 62.minutuan Piña, Cisneroseko joko-irekitzailea txartel horiaz kanporatua izan zen. AMPOk ez zuen makila artean asmatu, baina lanean segitu zuen eta 74.minutuan bigarren entsegua lortu zuen. Rustek hasi eta Aizpuruak jarraitutako erasoko jokaldi baten ondoren Unai Aragón aurrelariak sartu zuen. Lander Mujikak bi puntu gehiago igo zituen markagailura.  Une horretan 22 eta 17koarekin neurketa erabat irekita zegoela esan zitekeen, baina ez zen gehiagorako astirik izan.

Beraz, defentsako bonus puntua lortuta seigarren  lekuari eusten dio AMPOk, berriz ere Senor Independienteren puntu batera.  Santanderko taldeak ere puntu bat eraman zuen Sanboitik. Hurrengo hitzordua datorren astean izango da, hilaren 25ean, Altamiran Gernikaren kontra. Playoff-erako esanguratsua  hau ere.

Bitartean, aste honetan hain zuzen, ligak atsedena hartuko du. Liga erregularreko azken txanpa prestatzeko eta arnasa hartzeko ona izango da.