Tolosan elkartuko dira errugbi eskolak igandean

tolosanOrdizia Rugby Elkarteak haurren errugbi jardunaldia antolatu du igandean, martxoak 12, Tolosako Usabal kiroldegian, Tolosako Udala eta Tolosa FCren laguntzarekin. Honenbestez, Gipuzkoako Errugbi Federazioak urtean zehar antolatzen duen egutegian sartu da Tolosa aurten.

Txapelketa 10:30ean hasiko da eta 10 eta 12 urte azpiko neska-mutilen sei talde arituko dira bertan: Gaztedi (Gasteiz), Iruña, Bera Bera (Donostia), La Rioja, Hernani eta Orkli Ordizia.

Egitasmoaren helburua Tolosaldeako bailaran errugbi erakustaldia egitea da, 90. hamarkadaz geroztik ez baita talderik izan bertan. Eta bertako erakunde eta kirol taldeekin harremanak egonkortzea ahalbidetuko du, aurrerantzean kirol egitasmo berriak sustatzeko.